2008-01-17

ARTRITIS ERREUMATOIDEA

Zerda artritis erreumatoidea?
Endekapenezko gaixotasuna eta kronikoa da: artikulazioak handitu egiten ditu, eta mina eta mugitzeko zailtasuna sortzen du. Gaixotasun hau duten pertsonen bizi-kalitatean eragiten du, batez ere muga fisikoari dagokionez.

Non eragiten du?
Artikulazioetan: esku, oin, belaun, aldaka, ukondo eta sorbaldetan. Lepoan eta bizkarrezurrean ere eragin dezake eta, batzuetan, beste organismo batzuk ere kalte ditzake:azala, begiak,bihotza edo birikak.

Zenbat pertsonak dute?
Uste baino zabalduago dago. 100-200 pertsonatik batek dauka gaixotasun hau (biztanleriaren %o,5 eta 1 artean), eta bizi itxaropena 5 eta 10 urte artean jaitsi daiteke gaixotasunak gogor jotzen bazaitu.

Eragin handia dauka emakumeengan?
Bai. Pertsona guztiek, jasan dezakete; dena dela, emakumeengan eragin handiagoa dauka, izan ere, gizonezko bakoitzeko 3 emakumek jasaten dute.

Herentziazkoa da?
Genetikoki aurrekariren bat izan duten pertsonetan arruntagoa da, nahiz eta ez den herentziazkoa. Gaixo baten senide zuzenek jasateko aukera gehiago dute gainerakoek baino.

Zein adinetan eragin dezake?
Ez die nagusiei soilik eragiten. Pertsona guztiek izan dezakete, sexua eta adina edozein izanik ere. Hala ere, emekume gehiagok dute (hiru gizonetik emakume bat) eta 30 eta 50 urte bitartean.
Haurtzaroan eta nerabezaroan artikulazioetako gaixotasun ohikoena (gazte-artritis idiopatikoa). Milatik haur bati eragiten dio, eta urte betean, eta espainiar estatuan 300 umeri eraso diezaioke.

No hay comentarios.: