2007-11-22

1.4.- AUTISMOA

10.000 pertsonatik lau pertsonek pairatzen dute autismoa. Gizonezkoek emakumezkoek baino lau aldiz gehiago sufritzen dute Autismoak gradu ezberdinak izan ditzake.
Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena. Bere sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira.

Ume bat autista den ala ez jakiteko, hainbat ezaugarri har ditzakegu kontuan:
-Oso pasiboak izaten dira.
-Ez dute ingurunearekiko inolako harremanik garatzen.
-Inguruan dituzten pertsonenganako eta gauzetarako sentiberatasun txikia agertzen dute.

Autismoarekin erlazionatuak dauden sindrome eta egoera gehienak, espektro autistaren barruan koka ditzakegu.
Espektro autistaren barruan hauek dira nahaste nabarienak: nahaste autista, garapenaren nahaste jeneralizatua, autismo atipikoa, eta Asperger nahastea. Hauekin batera, Rett nahastea eta haurtzaroaren desintegrazioaren nahasteak, osatzen dute garapenaren nahaste orokorren aukera nagusienak.

1 comentario:

Libe Lombraña dijo...

Interesgarria benetan autismoaren mundu hau. Nire ustetan, informazio gutxi dago gizartean autismoari buruz, jendeak ez du ezagutzen, beraz oso baikorra ikusten dut zu bezalako pertsonek egiten duzuen lana hura ezagutarazteko. Zure sarrerak gauza asko argitu dizkit.